top of page
DOÑA OTXANDA DORREA




Otxanda Andrearen dorrea Gasteizko Alde Zaharrean dagoen dorretxe bat da.
XV. mendean eraikia, dorrearen kanpoaldea hiriko harresiaren parte zen.
XVI. mendean Andres Martinez Iruña eta Katalina Araba senar-emazteek dorrea berreraikiarazi zuten, eta beren alaba Otxandaren izena jarri zioten.
1970ean zaharberritua, gaur egun Arabako Natura Zientzien museoaren egoitza da.
bottom of page