top of page

Gasteizko harresia Erdi Aroan Arabako Gasteiz hiribildua inguratzen zuen harresia da, XI. mendearen amaieraldean eraiki zen. Gasteizko Alde Zaharrean dago.

 

Gaur egun bere bolumen osoaren erdia mantendu da, XXI. mendearen hasierako lanei esker berreskuratu zen, 2010ean berrskurapen lan horiek Europa Nostra erakundearen saria jaso zuten.

Historia

 

Erdi Aroko gotorleku harresitua XI. mendearen amaieraldean eraiki zen, 1181ean Antso IV.a Nafarroakoak Gasteiz hiribildua Nova Victoria izenpean sortu baina mende bat aurretik Eremu harresi hau jada hiribilduaren sorreraren urte berean emandako foruan agertzen da.

 

Azken mendeetan zehar Alde Zaharreko eraikinen artean ezkutatua egon zen, 2001ean Euskal Herriko Unibertsitateko arkeologia ikerketa talde batek Santa Maria Katedralaren lurpean arkeologia indusketa batzuk burutzen ari zela antzinako harresiaren zapaten hondakinak topatu zituen arte.

 

Hondakin hauek analizatu ostean aipatutako zapatak hiribildua inguratzen zuen lehen harresiarena zela frogatu ahal izan zen, baita hiribilduaren sorrera baina aurreko antzinatasuna zuela ere. Honek nolabaiteko ahalmen ekonomikoa eta buruzagitza adierazten zuen, gaur egun arte harresiaren bultzatzaileak nortzuk ziren edota hainbeste baliabide erabiliz nortaz defendatzen ziren ezezaguna da.

Harresia

 

bottom of page